Eusko Ekintza

Publicado: 2012/12/16 de QK en Basconia / Euskal Herria, politica / politika
Etiquetas:, , , ,

punno+ikurrinna

Ezker abertzalearen eremuan beste alderdi politiko batek jardungo du aurrerantzean: Eusko Ekintzak. Alderdi berria bihar erregistratuko dute Espainiako Barne Ministerioan, eta hurrengo larunbatean aurkeztuko dute. Besteak beste, alderdi berriaren helburuak, logotipoa, izena eta osaketa aurkeztuko dituzte.

Sortu alderditik kanpo eratu dute Eusko Ekintza. Besteak beste, ezker abertzaleko hainbat kide izandakok, EAko kide ohi batzuek eta eremu libertarioko zenbaitek osatuko dute Eusko Ekintza, Berriak jakin duenez.

Alderdi berria ezker abertzalearen esparruan kokatu dute. «Kapitalismoa eta neoliberalismoa onartzen ez dugun hainbat sektorek bat egin dugu, sozialdemokraziatik kanpo».

ehBildu-txikiOraindik erakundeetan nola jardungo duten erabaki ez badute ere, haien kokapen naturala Euskal Herria Bilduren barruan ikusten dute sustatzaileek.

Alderdiaren antolaketari dagokionez, eskualdez eskualde eratuko da, modu horizontalean. «Demokrazia erradikala proposatzen dugu, eta horrek isla izango du barne antolaketan eta erabaki prozesuetan».

Halaber, hau da Eusko Ekintzak bultzatuko duen eredu politiko-ekonomikoa: «Ezker eraldatzailea eta iraultzailea, sektore publikoan, komunitarioan zein kooperatiboetan oinarritutako sozialismoa».

Biktimen atalari eta gatazka politikoaren ondorioei garrantzi handia eman nahi die: «Nazioarteko araudia betearaziz, biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa» eskatuko ditu. «Gatazka politikoaren azkeneko urteetako errepresaliatu guztientzako amnistia lortzeko lan egingo dugu», iragarri dute.

Alderdi berriaren lan tresnak erakundeak, masa borroka herritarra, intsumisioa eta desobedientzia zibila izango dira.

[Iturria: Berria]

nafarroa.arrano.ikurrina

~•~> GAZTELERA / CASTELLANO <~•~

En adelante otro partido político actuará dentro de la izquierda abertzale: Eusko Ekintza. El nuevo partido lo registrarán mañana en el Ministerio del Interior de España, y lo presentarán el próximo sábado, donde explicarán los objetivos, logotipo, quienes lo componen, etc.
Eusko Ekintza lo han constituido fuera del partido Sortu. Tal y como ha sabido BERRIA, Eusko Ekintza lo formarán entre otros, varios miembros de la izquierda abertzale, ex miembros de EA, así como algunos miembros de sectores libertarios.
El nuevo partido está dentro de la izquierda abertzale. «Nos hemos juntado varios sectores que no aceptamos el capitalismo y el neoliberalismo, situándonos fuera de la socialdemocracia».
Aunque no hayan decidido cómo será su presencia en las instituciones, los promotores ven su encaje natural dentro de Euskal Herria Bildu.
En cuanto a la organización interna del partido, se organizará por eskualdes, de un modo horizontal. «Proponemos una democracia radical, y eso se reflejará en la organización interna y en los procesos de decisión».
Así mismo, este es el modelo político-económico que impulsará Eusko Ekintza: «Una izquierda transformadora y revolucionaria, un socialismo basado en los sectores públicos, comunitarios, así como en el cooperativismo.
Quieren darle una gran importancia al tema de las víctimas y al conflicto político: «Cumpliendo con la legalidad internacional, pediremos verdad, justicia y reparación para todas las víctimas». Han anunciado que «trabajaremos para conseguir la amnistia para todos los represaliados de los últimos años del conflicto político».
Las herramientas de trabajo del partido serán las instituciones, la lucha popular de masas, insumisión y desobediencia civil.

[Más info: Público]

~•~•~•~•~•~•~•~ACTUALIZACIÓN~•~•~•~•~•~•~•~

eusko_ekintza_altsasuan

Eusko Ekintza ezker abertzaleko alderdi berria aurkeztu dute larunbat honetan, alderdi “antikapitalista, ezkerrekoa eta independentista”. Bere helburua “sistema ekonomiko, sozial eta poltiko berria lortzea da”.

Alderdi berriak Herri Batasuneko, EAko eta beste alderdi batzuetako kide oihek sortu dute eta aurkezpena Altsasuan egin dute.

Eusko Ekintzako sortzaileak Peio Mari Olaeta, Nekane Garmendia, Gotzone Rekondo, Enrique Lertxundi, Jakue Pascual, Santi Merino eta Arritxu Santamaria dira.

Gotzone Rekondo izan da adierazpena irakurtzekoa arduraduna. Bere hitzetan, eusko ekintza “ezker abertzalean lekurik ez duen errealitatearen ordezkaria” izateko sortu da.

“Independentzia eta sozialismoa”

Hala ere,alderdi ezker abertzaleak beti defendatu dituen zenbait gaiekin bat egiten duela azpimarratu dute, “independentziarekin eta sozialismoarekin” batez ere, baina “sozialismoasektore publiko indartsu batean oinarrituta” ulertzen dute.

[Iturria: EiTB]

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s