Omenaldi Txillardegiri

Publicado: 2012/01/29 de QK en Basconia / Euskal Herria, ideyas / ideiak, politica / politika
Etiquetas:, , , ,

Ezker abertzaleak antolatuta, omenaldi hunkigarria egin diote gaur Donostian Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” zenari. Kultura, politika eta gizarte alorreko ehunka lagun izan dira Victoria Eugenia antzokian. Euskaltzale eta idazle donostiarraren ekarpenaren garrantzia nabarmendu dute.

Urtarrilaren 14an zendu zen Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”ren omenezko ekitaldia bere argazkiak eta lekukotzak jasotzen zituen eta bere ibilbidea errepasatzen zuen bideo batekin hasi da.

Hainbat lagunek hartu dute hitza –Piarres Xarriton euskaltzaina eta Txillardegiren lagun mina, Ned Thomas galesa, Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea, EHEko Igone Lamarain…–eta, tartean, pianoa, bertsoak, txalaparta eta abesbatzak izan dira, baita Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrietaren eta Erramun Martikorenaren aktuazioak ere.

Laura Mintegi idazleak Arnaldo Otegik Logroñoko kartzelatik Txilllardegiren ohorez idatzitako gutuna irakurri du. Eskutitzan, ezker abertzaleko kideak Txillardegirengandik ikasi duen guztia aipatu eta kultura eta euskararekiko konpromisoaren beharra nabarmendu du, siglen gainetik.

Ramon Agirre aktoreak, berriz, Gerry Adams-en eskutitza irakurri du. Sinn Fein-eko lehendakariak Txillardegiren heriotzagatik tristura azaldu du eta “bisionario” bat izan zela esan du. “Bere bizitza osoa Euskal Herriari, hizkuntzari, kulturari, politikari, Euskal Herriaren askatasunari eskaini dio”, nabarmendu du politikari irlandarrak.

Omenaldian Txillardegiren senideak ere izan dira eta Jone Forcada alargunak eskerrak eman dizkie Victoria Eugenia antzokira hurbildu direnei.

Pernando Barrena, Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Tasio Erkizia, Pello Urizar, Ikerne Badiola, Aralar, Alternatiba, AB, LAB, EHE, Anai Artea, gazte independentistak eta Egin Dezagun Bidea ekimeneko ordezkariak izan dira omenaldian, politika, kultura eta gizarte alorreko beste hainbat lagunekin batera.

Ekitaldiaren amaiera ere hunkigarria izan da: Victoria Eugenia antzoki osoa zutik, “Eusko Gudariak” abesten, irrintzi ugarik lagunduta.

 

[Fuente: GARA]

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s