U12: Martxa Berdea Independentziara!

Publicado: 2011/10/09 de QK en Basconia / Euskal Herria, ideyas / ideiak, politica / politika
Etiquetas:, , , ,

Orain urte bete, Espainiagatik menderatuak zeuden Amerikako herrien independentzia prozesuen 200. urteurrenean, Independentistak Sareak, Iruñean egin zuen martxa berdean, Simon Bolivar askatzailea eta beren askatasunagatik borrokan ari diren munduko herri guztiak omendu zituen.

Gaur eta hemen, Bilbon, Simon Bolivarren irudiaren ondoan Independentistak sareak, berriro ere, jatorri eta kolore ezberdinetako independentista guztiei deia luzatzen die, aurtengo Martxa berdera batu daitezen, Bilbon izango den burrunba martxara. Urriaren 12a, Euskal Herrian ere, kulturen, identitateen eta herri bizi eta burujabeen eguna izan dadin.

Espainiak inposaketa eta ezarpena suposatu zuen mendeetan zehar Ameriketako herrientzat eta Espainiak gaur egun inposaketa eta hondamena suposatzen du gure herriarentzat .

Espainiar egitasmoa, gainbeheran doa eta gainbeheran eramaten gaitu gu ere, lotuta gaudelako, erabakitzeko aukerarik ez dugulako. Burbuilak, hazkunde ergela, handikeria, ustelkeria, joera eta akats horien guzien fakturak datoz orain, eta guk ere ordaindu beharko ditugu, nahiz eta guk ez ditugun erabaki horiek hartu, nahiz eta erabaki horiek gu aintzat hartu gabe hartu diren.

Oso larria da egoera eta ezin dugu geldirik egon. Gure herriaren etorkizuna arriskuan jartzen ari dira, gainbeheran doan egitasmo bati kateatuta gaude. Ezin dugu onartu gure geroaren hipotekatze hau!

Gauzak honela, argi dago Espainiaren menpe ez dagoela irteerarik. Argi dago, estaturik gabeko herriek, eskuak lotuta dituztela krisiaren aurrean. Geure bidea hartu ahal izateko, gure ekonomia babesteko, gure erabakiak hartu ahal izateko, beste inoren menpe ez joateko, gidaritza hartu eta amildegira doan bidea baztertuz gure garapenarena hartu behar dugu, independentziarako bidea.

Urriaren 12an, denok Bilboko galtzada nagusira, denok Martxa Berdera, betiko moduan zerbait berdea jantzita eta oraingoan gainera soinua egiten duen instrumentu edo tresna batekin, horrela burrunbara gehituko gara, gure salaketa eta haserrea adieraztera. Entzun gaitzatela, haserre gaudela jakin dezatela, gurekin egiten ari direna ez da bidezkoa eta ez da demokratikoa. Nork eman die gure herria hondamendira eramateko eskubidea? Nork, finean, Euskal Herria ekonomikoki porrotera eramateko zilegitasuna?

Herritarrok kalera atera behar dugu. Denok egin dezakegu zerbait hondamendira doan menpekotasun bidetik ateratzeko.

Urriaren 12an burrunba izugarria egingo dugu Bilboko plaza eliptikoan, Bilboko 0 kilometroan, armarri faxista espainiarrak egun dirauen lekuan, eta baita Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan ere, hauek dira, gure herrian benetako jazarpen espainiarraren ikurrak.

Euskal Herriak estatu propioa behar du. Benetako demokrazia eraikitzeko, guztien ongi izatea ziurtatzeko eta askeak izaten hasteko, gure buruaren eta gure etorkizunaren jabe izateko.

Nahikoa da! Nahikoa dugu espainiar inposaketarekin, nahikoa da hondamendira eramaten gaituen ezarritako dependentziaz.

Nahikoa! Urriaren 12an Espainiak entzungo gaitu: demokrazia eskatzen dugu, argi berdea independentziari.

Aurtengo martxa berdea Bilboko Jesusen Bihotza plazatik aterako da arratsaldeko 5tan. Turutak, adarrak, txilibitu, kazola, batukada,…..guztiak balio du burrunbarekin bat egiteko. Megafonia eramango duen kamioi bat eta Putxero Sonidero Djak animatuko dute martxa eta burrunbarekin bat egingo dute Plaza Eliptikoan.

Entzun gaitzatela: Espainia: inposaketa eta hondamendia. Independentzia!

•~•~•~•~•~•~•~•~•~•~•~•~•~•~•~•~•

[Versión en castellano de El Mundo –¡ji,ju!–]

Anuncios
comentarios
  1. la viryi dice:

    no mentero de ná :(((

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s