Anonymous, Kukutzaren alde

Publicado: 2011/09/24 de QK en Basconia / Euskal Herria, ideyas / ideiak
Etiquetas:, ,

Espainiar estatuko eta munduko herritar maiteak:

Bizitzen ari zareten udazken honetako egun eder hau etetea sentitzen dut, baina Bilbo hiri ederrean gobernuak eta botere polizialak eragindako jazarpena salatu beharrean gaude.

Gaur ikusitakoaren aurrean, derrigortuak sentitzen gara, gertatutakoa zabaldu eta informatzera. Botere polizialak herritar babesgabeen kontra erabilitako indarkeria ez dugu onartzen eta gaitzetsi egiten dugu.
Espekulazio finantzieroak solar huts eta hilak sortzen dituen bitartean, gure poltxikoetatik lapurtzen duten bitartean, bankuak erreskatatzen… gobernuak errespetatzea erabaki duen eskubide bakarra, jabetza pribatuarena izan da. Estatua sistema finantzierora saldu da eta ondorioak auzo bakoitzean ikus ditzazkegu. Honen arira adibide garbi bat ikusi dezakegu Errekaldeko zentru soziokulturala den Kukutzan eman den biolentziaz beteriko desalojoan eta ondorengo eraitsketan.

Anonymousek aukera eduki du Cabisa S.L. enpresak Kantanbrian datu faltsutzeak egin dituela jakiteko, baina ez hori bakarrik, narkotrafikoarekin zerikusia duten latinoamerikar industrian dauden negozio ezberdinetan ibiltzen dela ere jakin dugu.

Ikusten denez, gobernuak mafiako ugazabak sostengatzen ditu, hauek mekanismo juridikoen bitartez, gure oinarrizko eskubideekin espekula dezaten.

Badakigu honi laister iritxiko zaiola bukaera.

Anonymousek ez du onartuko Bilbon gertatutako ekintzak inpunitatez geldi daitezen eta are gutxiago errepikatu daitezen. Orregatik, berriz deitzen dizuegu Errekaldeko kaleetan protestatzen jarrai dezazuen, baita ere 2011ko Azaroaren 20an egingo den operazioan parte hartzera: #op20N izenekoa.

Espainiar gobernurentzako aipatu eguna, egun historikoa izatea lortuko dugu, bere medio errepresibo eta propaganda medioak sekula ahaztuko ez dutena.

Izengabeak gara.
Legioa gara.
Ez dugu barkamenik ematen.
Ez dugu ahazten.
Itxaron gaitzazue!

comentarios
  1. GORA dice:

    GORA KUKUTZA!!!
    GORA ANONYMOUS!!!
    GORA GU TA GUTARRAK!!!

  2. QK dice:

    Zuek faxistak zarete terroristak!

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s