Independentzia Eguna 2011

Publicado: 2011/07/08 de QK en Basconia / Euskal Herria, politica / politika
Etiquetas:, ,

Sanferminetan ere, independentzia!

Kantu-dantza kalejira berdea Iruñean, uztailaren 10ean, igandearekin

Independentistak Sareak MusikInde ekimena jarri du abian, zenbait musikarik proposaturik. Ekimenaren helburua musikari independentisten ekarpena bideratzea da, musikaz ere independentziaren aldeko aldarrikapena lau haizeetara zabaltzeko.

Kantatzen eta dantzaten duen herria garela zioen Voltairek. Jakina da kantatzen duen herria ez dela inoiz hilen eta Xahok idatzia da euskaldunon dibertimendu maitatuena dantza dela. Honenbestez, Independentistak Sareak musikari independentista guziak gonbidatu nahi ditu ekimenean parte har dezaten, independentziaren aldeko kantuak eginaz, beren saioetan zapi berdea eramanez, berdez jantziz eta, orohar, independentziaren aldarrikapena babestuz eta zabalduz.

Dagoeneko Hesian tadeak eta Jon Enbeitak kanta bana egin dituzte independentziaren aldeko auzolan erraldoi honetan parte hartuz, eta beste hainbat talde nahiz bakarlariekin jarri jara harremanetan, beste hainbeste egin dezaten.

Kalejira berdeak + hamaika kanta independentziarako

Bide beretik, kale musika eta dantzari garrantzia berezia eman nahi diogu gure herri, hiri eta auzoko karriketan zabaldu nahi baitugu independentziaren aldarria, dantzan eta kantuz.

Hamaika kanta independentziarako bilduma osatzen ari gara, saio bakoitzeko zerrenda irekita utziz, herri nahiz auzoetan eginen diren independentzia egunetan kantatzeko. Honetarako, musikariendako materiala bildu dugu, partiturak eta tono egokietarako irizpideak barne, helbide honetatik jaisten ahal dena. Ekimenaren lehen saioa Iruñean izanen da, Sanferminetan, independentziaren aldeko karrikakantudantzan, eguerdiko hamabi terditan mercaderes kaletik abiatuko dena, hainbat kale zeharkatu ondotik leku berean bukatuko dena. Beraz, kantari, musikari eta orohar, independetista guziei luzatu nahi diegu ekimen honetan eta zehazki, abiatze saiora hurbiltzeko gonbidapena.

Estreinaldia Iruñean

Sanferminetan eginen dugu ekimen honen lehen saioa. Uztailaren 10ean izanen da, igandearekin. Alde Zaharreko karriketan barna ibiliko gara, independentziaren alde dantzan eta kantuz. Abiapuntua eguerdiko 12,30etan izanen da, Mercaderes kalean, eta bertan bukatuko da kantu-dantza-kalejira, Nabarreriatik nahiz Estafetatik ibili ondotik. Kalejiran MusikInde ekimena sustatu duten musikariek eta independantza taldeak hartuko dute parte.

Musikari, dantzari eta orohar, independentista guziak gonbidatu nahi ditugu, kalejira honetan parte har dezaten. Ekitaldian zehar kantuen hitzak biltzen dituzten orriak banatuko dira, baina, nahi duen orok Independentistak Sarearen webgunetik jaisten ahal ditu kantuen hitzak nahiz partiturak.

Independentzia eguna 2011” en San Fermines

Domingo, 10 de Julio, “kantu-dantza kalejira” verde en Pamplona

La Red Independentista ha puesto en marcha la iniciativa MusikInde, propuesta por varios músicos. Esta iniciativa busca canalizar la aportación de músicos a favor de la independencia, porque mediante la música también se puede propagar dicha reivindicación.

Voltaire dijo que éramos un pueblo que cantaba y bailaba. Sabemos que un pueblo que canta, nunca muere y también Xaho escribió que la diversión favorita de los vascos era la danza. Por eso, la Red Independentista quiere invitar a todos los músicos a que participen en nuestra iniciativa, haciendo canciones a favor de la independencia, vistiendo ropas y pañuelos verdes en sus actuaciones… en definitiva, los invitamos a que hagan suya y propaguen la reivindicación de la independencia.

El grupo Hesian y Jon Enbeita ya han hecho sendas canciones por la independencia en colaboración con esta iniciativa y estamos en contacto con otros grupos y solistas para que ellos también colaboren.

Kalejiras verdes + once canciones para la independencia

Como nuestra intención es propagar dicha iniciativa en ciudades, pueblos y barrios queremos darle mucha importancia a la música y baile popular.

Estamos completando una lista (no cerrada) de once canciones para cantar en las diferentes kalejiras que se organicen en los pueblos y barrios. Para eso, hemos recopilado material para los músicos, tanto partituras, letras, como criterios sobre los tonos adecuados, que se puede bajar desde esta página web. El primer acto de esta iniciativa se va a desarrollar en Pamplona, en plenos San Fermines. Este acto consistirá en una “karrikakantudantza” que partirá a las 12:30 de la calle Mercaderes y tras recorrer diversas calles finalizará otra vez en Mercaderes. Por eso queremos invitar a músicos, cantantes e independentistas en general a sumarse a esta primera convocatoria.

Estreno en Pamplona

El primer acto de esta iniciativa va a ser en San Fermines, el domingo, 10 de Julio. Recorreremos las calles de la Parte Vieja cantando y bailando. Partirá a las 12:30 desde la calle Mercaderes tras recorrer las calles Nabarreria y Estafeta la “kantu-dantza-kalejira” concluirá en la calle Mercaderes. En la Kalekira participarán músicos que se han sumado a la iniciativa y el grupo Independantza.

Queremos invitar a músicos, cantantes, bailarines y independentistas en general a sumarse a esta kalejira. Durante el acto repartiremos unas hojas con las letras de las canciones. Dichas letras, también las podréis bajar desde la página web www.independentistak.net.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s