Uztailak, 3: denok Iruñara presoen alde!

Publicado: 2011/06/18 de QK en Basconia / Euskal Herria, ideyas / ideiak
Etiquetas:, , , , ,

Egin Dezagun Bidea ekimenaren Nafarroako sustatzaileak azaldu dira gaur prentsaurreko batean, heldu den uztailaren 3rako Iruñean deitu duten manifestazioa iragartzeko. Sakabanaketaren datu latzak eman dituzte, eta Nafarroako jendarteari kalera ateratzeko dei egiten diote, garaia baita aski dela esateko, aski, mendekua eta suntsitzea xede dituen espetxe politika honen aurrean. Espetxeen arloko politikak aldatu, eta gatazkaren irtenbideari begira jarri behar du, eta horretarako ezinbestekoa da euskal preso politikoek jasaten dituzten muturreko egoerak desagertzea”.

Hortaz, hauek izango dira manifestazioaren aldarrikapenak:
– Euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira, beren eskubide guztiekin.
– Biziarteko zigorra aplikatzeko aukera ematen duen doktrinaren derogazioa. Zigorra bete duten presoak KALERA. Eta zigorren hiru laurdenak bete dituztenak ere KALERA.
– Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak KALERA.
– Isolamendu eta bakardade egoerak desagertzea.

Kalera ateratzeko deia

“Eragile sozial eta politiko guztiei eta gatazka konpontzeko bidean aurrera egiten jarraitzearen alde dauden pertsona guztiei dei egiten diegu heldu den uztailaren 3an Iruñeko kaleak betetzera”. Presoak Euskal Herrian elkartzea eta kartzeletako muturreko egoerak desagertzea larrialdi politikotzat eta, areago, giza larrialditzat jotzen dituzte. “Hainbeste familiaren oinazea luzatzea ankerkeria da, eta lehenbailehen amaitu beharra dago. Gure ustez beharrezkoa da kalera atera eta gobernuei eskaera hori egitea”.

Igande horretan, uztailaren 3an, eguerdiko 12etan Golem zinemetatik aterako den manifestazioan milaka lagun biltzea espero dute, “presoen eta haien gertukoen eskubideak behingoagatik errespeta daitezen eskatzeko, eta Euskal Herrian nahi ditugula esateko, beren eskubide guztien jabe. Eta herri honentzat bakea nahi dugunez, gatazkaren soluzioa nahi dugunez, ezinbestekoa iruditzen zaigu, halaber, bide honen emaitza arrazoi politikoengatik preso eta errefuxiaturik dauden guztien amnistia eta etxeratzea izatea”.

Egin dezagun bidea

Iragan apirilaren 9an, Egin Dezagun Bidea izeneko ekimena aurkeztu zen Bilbon, euskal jendartearen esparru desberdinetako hainbat lagunek sustaturik, eta urtarrilaren 8an, Bilbon bertan ere, presoen eskubideen alde egin zen manifestaziotik sortu dena. Egin Dezagun Bidea ekimenaren sustatzaileok euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eta Euskal Herrira ekartzea eskatzen dute, aurreneko pausoa izanen delakoan errepresaliatu politiko guztien amnistia eta etxeratzea lortzeko bidean.

Audioa euskaraz: Castillo Suarez   ~•~  Audioa erdaraz: Jose Maria Compains
[Fuente: Ateak Ireki]
Anuncios
comentarios
  1. […] misma mañana era la manifestación convocada por Egin Dezagun Bidea en Iruña, a la que me hubiese gustado asistir, pero me […]

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s