Larunbatean, denok bilbora!

Publicado: 2010/10/01 de QK en Basconia / Euskal Herria, politica / politika
Etiquetas:, , , ,

Larunbatean Bilbora joateko deia egiten du Ezker Abertzaleak

Beste ezer baino lehen prentsaurreko honetara hurbildu zareten komunikabideen presentzia aprobetxatu nahi dugu atzo Espainiako poliziak burututako operazioa salatzeko eta atxilotuta dauden 7 pertsonei gure elkartasuna adierazteko. Guztiak dira aski ezagunak bai Euskal Herrian eta baita munduko beste hainbat herrialdetan ere; izan ere publikoki eta modu desinteresatuan lan eskerga egin dute internazionalismoaren alorrean eta herrien arteko elkartasunean.

Operazio honek ez gaitu ezustean harrapatu. PSOEk errepresioaren bidez blokeo-egoera mantentzeko behin eta berriz erakutsi duen interesari hainbat komunikabideren jarrera erantsi behar zaio. Barne Ministerioaren bozgorailu papera beteaz atxilotutako hainbat pertsona errepresioaren jomugan jarri baitituzte.Rubalcaba jaunaren estrategia errepresiboan laguntzaile diren komunikabide horien jarrera salatu nahi dugu eta aldi berean momentuak eskatzen duen adinako erantzukizunez jardun dezatela eskatu nahi diegu.

Esan dugu operazioak ez gaituela ezustean harrapatu, baina honek ez gaitu lasaitzen eta are gutxiago kentzen dio bere larritasuna operazioari. Pertsona hauek inkomunikatuta daude, inolako asistentziarik eta bermerik gabe.Inkomunikazio-epeak ahalbidetzen du hainbat Euskal herritarrok tratu txarrak edo torturak jasatea polizien esku eta zigorgabetasun-egoeran.Hori erakusten duten aurrekari gehiegi ditugu.

Hau guztiagatik atxilotutako 7 pertsonak berehala eta baldintzarik gabe aste utz ditzatela eskatzen dugu.

Hau esanda eta deitu dugun prentsaurrekoaren gaian sartuta, Ezker Abertzaleak publikoki erakutsi nahi du larunbat honetarako “Ez manifestazioen debekuari.Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei” lelopean deitutako manifestaziorako atxikimendua.

Euskal Herrian fase politiko berriaren irekiera blokeatzeko Estatua egiten ari den saiakeren gainetik, bakerako eta konponbide demokratikorako eskenatokiari bidea ixteko Estatua konfrontazio biolentoa luzatzeko egiten ari saiakera guztien gainetik, Euskal Herrian eskubide guztien alde sortzen ari diren hainbat ekimen txalogarriak dira Ezker Abertzalearentzat.

Adierazi EH ekimenaren inguruan hainbat eragilek egindako lanak, Gernikako akordioak, herri hau martxan dagoela erakusten dute. Ezker Abertzaleak uste du eta hala adierazi du behin baino gehiagotan, gatazka politikoa behin betiko konpontzera eramango gaituen prozesuaren motorra eta bermea euskal jendartea izan behar dela.

Horregatik txalotzen ditugu eskenatoki demokratikoa hori sustatzeko sortutako dinamikak eta ekimenak eta Euskal jendarteari dei egiten diogu eskubide guztien alde mobiliza dadin eska diezaiela alderdi politiko, sindikal eta sozialei konponbiderako elkarrizketa politikoa ahalbidetuko duen minimo demokratikoen eskenatokia eraikitzen inplika daitezen.

Herri aktibazioa eta mobilizazioa eta indar-metaketa hil ala bizikoak dira egun EZetzaren blokean daudenak mugiarazteko. Eskenatoki aldaketak botere-maila garaziko dien beldur edota egun dituzten etekinak galtzeko beldur direlako egungo blokeo egoera mantendu nahi dutenak mugiarazi behar ditugu. Konponbidearen eskenatokian guztiok irabazten dugu.

Hau guztiagatik atxikitzen gara larunbateko deialdira eta euskal jendarte guztiari dei egiten diegu herritar talde batek larunbat honetarako deitu duen manifestazioan parte har dezan. Bilboko kaleak zabaldutako aukera aprobetxa dadin exijitzen duen aldarriaren bozgorailu izan behar dute, bake iraunkor eta juxtua ekarriko digun eskenatoki demokratikoa lortzeko guztioi ardura eta perspektiba eskatzen digun aldarriaren bozgorailu.

Larunbatean denok Bilbora!

Informazio gehiago (erderaz):

Una movilización denuciará el 2 de octubre en Bilbo las prohibiciones

La Izquierda Abertzale llama a convertir las calles de Bilbo en un altavoz del clamor popular

Garanet ofrecerá una cobertura especial de la marcha en twitter

Share

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s